miércoles, 4 de enero de 2017

Zortizigarren buruketa

8. buruketa (85. orrialdeko 39)
Azken bi hauek zailagoak izango dira ZATIAK pixka bat “aldrebesatuak” izango direlako baina, klasean egin genituenak bezala, pixkanaka pixkanaka egin daitezke (aztertu blogean bertan honi buruz publikatu dudana).
Baserritar batek maiatzaren azkenean 2800 kg pentsu zuen abereei jaten emateko. Ekainean, pentsu horren 3/7 erabili zuen eta, uztailean, geratzen zitzaionaren 3/4 . Zenbat kilo pentsu zituen abuztuaren hasieran.
Hemen nagusiena Datu Taula betetzerakoan ez da hilabeteen izenak ipintzea, baizik eta zer dakigu egoerari buruz: ZENBAT ZATI aipatzen diren, zeren horiek izango baitira taulan agertu beharko direnak (zati 1, zati 2, ...); ea OSOA dakigun ala ez. Gero fija zaitez zati guztiak OSOArenak diren ala ez eta horrela ez bada, konponketa egin (gogoratu: zatiaren zatia).
Beste alde batetik, kontura zaitez zein den galdera, ZATIA, OSOA?
Eta amaitzeko, kontuan hartu buruketa hau egiteko modu bat baino gehiago dituela.

No hay comentarios:

Publicar un comentario