viernes, 30 de diciembre de 2016

Akatsaren zuzenketa

Adi! 4. buruketaren agindua zuzendu dut txarto kopiatuta zegoen eta.

Solución al problema 1

Laguntzeko asmoz bideo bat egin dut non lehenengo buruketaren egikera adierzaten den.
Con intención de ayudar, he realizado un vídeo donde se explica la realización del primer problema.
Hona hemen bideoa / Aquí tenéis el vídeo:

Bostgarren buruketa

5. buruketa (85. orrialdeko 26)
Gaurkoa ere, oso erraza:
Ameliak bere aurrezkien ⅜ gastatu du 90 € balio dituen sakelako telefonoan. Zenbat diru du oraindik?

Errealitatean (nahiz eta galdera ZATI bat izan: geratzen zaion dirua) GUZTIA kalkulatzen duzunean bezala egiten da. Zergatik? Ematen dizkizuten bi datuak zati berberari buruzkoak direlako eta egin behar duzuna konparatzea da: ⅜, 90 € badira … ⅛ … Orduan geratzen zaizkidan x/8 …

jueves, 29 de diciembre de 2016

Laugarren buruketa

4. buruketa (85. orrialdeko 28)
Parkatu, datu bat txarto kopiatuta zegoen: bidaztiak 240 dira, ez 140.
Gaurkoa oso erraza:
Hegazkin batean doazen 240 bidaztien herenak europarrak dira eta ⅖, afrikarrak. Gainerakoak amerikarrak dira. Zenbat amerikar doaz hegazkinean?
Lehenengo eta behin, zenbat jakin baino lehenago, ZER ZATI diren amerikarrak jakin beharko zenuke eta behin jakinez gero, totalaren zatia kalkulatu (hauxe da nire ustez biderik errazena).
Baina askotan esan dugunez, buruketa hauek egiteko bide bat baino gehiago dago. Baita ere (nahi baduzu) zati bakoitza zenbat pertsona diren kalkulatu dezakezu eta azken errestoa …

miércoles, 28 de diciembre de 2016

Hirugarren buruketa

3. buruketa (85. orrialdeko 32)
Gozoki-denda batek hainbat poltsa gozoki hartu du. Poltsen bi bosten laranjazkoak dira; hiru hamarren, limoizkoak eta gainerakoak, marrubizkoak. 6 poltsa marubi zeuden. Zenbat poltsa izan dira guztira?
Hau, lehenengo eguneko bezalakoa da. Lehenengo eta behin, betikoa:
aztertu zenbat zati dauden. Gero, ba al dago zatiren bat beste baten zatia dena (atzokoa bezala)? Ala, badira hauek guztiaren zatiak? (Bereiztu ondo bi buruketa mota hauek, desberdinak dira eta).
Azken motakoa bada, bakarrik geratzen zaizu begiratzea zer zatiki den azken zatia (kantitatetan badakizu, 6 poltsa).

Amaieran bi datu horiek konparatu eta ...

martes, 27 de diciembre de 2016

Bigarren buruketa

2. buruketa (85. orrialdeko 30)
Begoñak bere aurrezkien 3/8 motorra konpontzen gastatu du eta geratzen zaionaren 3/10, kontzertu baterako sarreran. Aurreztuta zuenaren zer zati geratzen zaio?
Lehenengo eta behin aztertu zenbat zati aipatzen diren buruketa honetan (horrela adieraz ditzakezu Datu Taula: zati 1; zati 2; ...).
Datu horiek, nola daude adierazita, zatiki eran edo kantitate eran?
Denak dira GUZTIAREN zatiak? Badago zatiren bat “zatiaren zatia” dena? Horrela bada, nola esan dugu klasean transformatu behar dela datua Datu Taulan ipintzeko?
Zein da galdera? Zer egin beharko duzu lehenago hara heltzeko?
Beti bezala, marrazki bat lagungarria izango da.

lunes, 26 de diciembre de 2016

Autoevaluación

¡Hola de nuevo!
Me acaban de hacer notar que puede que muchas personas no puedan hacer la autoevaluación porque no se han llevado el libro. Para solucionar ese problema, aquí os acompaño un escaneo de dichos ejercicios de entrenamiento.
Por cierto, que aprovecho para decir que he eliminado también el ejercicio 12.

Lehenengo buruketa

Gure buruketa seriea oso erraza den bat egiten hasiko gara
Liburuko 84. orrialdeko 25 izango da.

Ureztatzeko azkaren lau zazpiren dago beteta eta 1600 m3 ur dago. Zenbat metro kubiko sartzen dira askan?

Lehenengo eta behin konprobatu irakurritakoa ondo ulertu duzula.
Dagoen datu bakarra 1600 m3 da. Hauxe zer da, OSOSA ala ZATIA?

Zein da galdera? Zer eskatzen digute, OSOSA ala ZATIA?

Hobe irudikatzeko marrazki bat imaginatzen baduzu.

OSOA jakin baino lehenago, zergatik ez zara saiatzen zatitxo bakoitza (1/7) zenbat den asmatzen?  Eta hori jakinez gero, OSOA, 7/7 izango da, zera da, 7 aldiz handiago.