jueves, 5 de enero de 2017

Bederatzigarren buruketa (azkena)

9. buruketa (85. orrialdeko 40)
Gaurkoa, atzokoaren antzekoa da.
Herri jakin batean bizi diren pertsonen hiru zortziren 50 urtetik gorakoak dira eta, horien arteko hogeitik bat, laurogei urtetik gorakoak. Zenbat pertsona bizi dira herri horretan, jakinik laurogei urtetik gorakoak 48 direla?
Gaurko buruketan GALDERA zein den hasiko gara kontsideratzen (ZATIA? OSOA?). Beste alde batetik ere, datuak kontu handiz hartu (agertzen diren zenbaki guztiak EZ dira datuak). Gero aztertu zenbat ZATI aipatzen diren eta guztiak OSOAren zatiak diren ala haietariko bat ZATIAREN ZATIA den. Horrela izatekotan, gogoratu: datu hori zuzendu behar da.

Eta amaieran, aurrean jadanik behin baino gehiagotan egin dugunez, konparazio bat egin: zatikia eta horri dagokion kantitatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario