miércoles, 17 de mayo de 2017

Para la TUTORÍA

Debido a problemas de agenda (esta semana hemos tenido una sesión de tutoría con un especialista programada desde hace tiempo), no hemos podido tratar el tema sobre la "Identidad sexual y el respeto a las personas con diversas manifestaciones en este ámbito".
Como hoy es el día especialmente dedicado a ello, no he querido dejar pasar la ocasión y os resumo a continuación las actividades que estaban programadas para este día. Constaría de una reflexión sobre la cuestión, una breve historia y explicación de la "Bandera Arcoiris" e información del caso de Izaro Antxia (artículo y vídeo), persona de Portugalete que ha vivido esta situación y que cuenta su experiencia.


Maiatzak 17: LGTBIQ-fobiaren aurkako eguna
ANIZTASUNA, ABERASTASUNA
Sarrera eta erreflexioa:
LGTBIQko mugimenduari lotutako errebindikazioak egiteko bi data dauzkagu: Maiatzak 17a, LGTBIQ fobiaren kontrako eguna, eta Ekainak 28a.
Maiatzak 17ko ospakizun hau egitea ezinbestekoa dela uste dugu; betidanik, gizarteak homosexualitatea, lesbianismoa, transexualitatea eta gorputz ez normatiboak ez baititu onartu, are gehiago diskriminatu egin baitu. Gure inguruan azken hamarkadatan aurrerapauso itzela eman bada ere, esaterako, bisibilizazioan, onarpen mailan, eta lege-berdintasunean, oraindik benetako berdintasuna lortzeko bide luzea geratzen da: egun, zoritxarrez, bazterkeria, jazarpena, diskriminazioa jasaten dira. Bost ikasletik bik etengabe edo maiz entzuten dituzte "lesbi", "marikoia", "marimutila" eta halako irainak;  LGTB diren edo itxuragatik LGTBtzat hartzen direnen aurkako bazterkeriaren lekuko izan da % 46,8 ikasle; eta hamarretik ia lauk entzun ditu noizbait kolektibo horren aurkako mehatxuak edo gorrotozko hitzak.


Honako galdera hau egin dezakegu: Garatu daiteke norbait bere osotasunean, baldin eta etengabe bada irain, mehatxu, umilazio eta mespretxuen helburu?



Hemen duzue egunkariko artikulua



ANIZTASUNETIK  ASKATASUNERANTZ
Banderaren historia eta bere sinbolismoa ezagutu: koloreak, koloreen esanahia…










1970 hamarkadatik LGTBIQek ostadarra bandera hartu zuten euren buruak  identifikatzeko.
Bandera  ostadarraren kolorez osatuta dago.  Batzutan, azaltzen diren koloreak ezberdinak izaten dira baina, orokorrean, erromatarren zubiarenak mantentzen dira: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta bioleta, hain zuzen.


Ostadarra banderetan  erabiltzeak tradizio luzea du. Kultura askotan ostadarra azaldu egin da  eta beti lotuta aniztasunarekin,  ilusioarekin, nahiarekin, itxaropenarekin eta inklusibidadearekin. Gaur egun, oraindik  hainbat banderatan ostadarra edo bere koloreak ikus daitezke baina banderen artean ospetsuena LGTB-en bandera da, harrotasuna irudikatzen duen bandera.


LGTBIQrentzat kolore horiek adierazten dutena beharrezkoa da zoriontsuagoak izateko. Orain, banderaren koloreak eta esanahiak metafora moduan erabiliko dugu demostratzeko  denak ezberdinak garela eta denak beharrezkoak, inor ez dago soberan.
Ostadarraren agerpenak ustekabean harrapatzen gaitu beti,  misteriotsu eta magikoa dela ematen du; aurpegia argitzen gaitu beti, eta ikusten dugunean, irribarre egiten dugu.
Jakin badakigu ostadarrak azalpen zientifikoa  duela baina Historian zehar konproba daitekeenez,  herriek, zibilizazioek eta tradizioek Naturaren adierazpen eder hori euren erara interpretatu eta transmititu digute.  Horren  adibide ugariak daude, haien artean bat aukeratu dugu: Greziar mitologiaren arabera ostadarra zen zeruaren eta lurraren arteko jainko mezularia, Taumante eta Electra Oceanidearen  alaba,  Iris izenekoa.
Gaur ere, azalpen zientifikoa jakin arren, ostadarra ikusten dugun bakoitzean, agerpen bakoitzean, gozatzen dugu, amesten dugu…  Fenomeno harrigarri, misteriotsu eta eder honek hamaika kontakizun eder  burura ekartzen digu beti.
Ostadarraren aberastasuna eta aniztasuna metafora bezala erabiliko dugu. Honetarako kolore bakoitzak  irudikatzen duena aipatuko dugu:

Gorria: bizitza
Laranja: osasuna
Horia: eguzkiaren argia
Berdea: natura
Urdina: lasaitasuna
Bioleta: espiritua

Kolore anitzak bezala, pertsonak ere denak ezberdinak, denak beharrezkoak.