lunes, 2 de enero de 2017

Seigarren buruketa

6. buruketa (85. orrialdeko 34)
Gaur eta biharko buruketak ez dira aurreko motakoak.
Lurrin-flasko batek litroaren 1/20-eko edukiera du. Zenbat flasko bete daitezke hiru litro eta erdiko bidoiaren edukierarekin?

Goratu hasieran egin genuen buruketa hauen sailkapena. Batzuek ez dira ZATI bat edo OSOA kalkulatzekoak baizik eta bakarrik eragiketa sinple bat egitekoak. Baina eragiketa hau, noski, zatikizkoa izango da. Horiek ulertzeko modurik errazena, datuak ZENBAKI OSOkoak imaginatzea da. Adibide honetan, zergatik ez duzu pentsatzen lurrin bidoiak daukana 40 litro direla? eta flaskoaren edukiera, 2 litro? Baietz orain buruketa oso erraza den!

No hay comentarios:

Publicar un comentario