martes, 20 de diciembre de 2011

Recuperación suspenso 1ª evaluación

Este post fundamentalmente es para las familias del alumnado que ha suspendido la 1ª evaluación. A ellos ya les he dado una hoja con las intrucciones para el proceso que tienen que seguir de cara a recuperar la asignatura de Matemáticas. El escrito es el siguiente:
Errekuperaziorako prozesua:


· Lehenengo ebaluaketa errekuperatzeko azterketa bat egingo dugu. Azterketa hau bi egunetan egingo da: urtarrilaren 30 eta 31an atsedenaldietan.

· Bitartean ikasleek praktikatzeko emandako gaiei buruzko ariketak egingo dituzte. Hauek nire blogean (“Publikatutako nire materiala - Mi material publicado” atalean) daude eta hauek dira:

o 1.mailako 1.ebal. errekuperatzeko ariketak (inportanteena)

o Zatigarritasuna - ariketak

o Zatigarritasuna - soluzioak

o Z zenbakiak operatzeko legeak

o Zenbaki osoak batzeko (PowerPoint)

o Zenbaki osoak; eragiketa oinarrizkoak (errekuperaziorako)

· Berehala (blogean ere) haietariko zeintzuk diren inportanteenak adieraziko dut.

· Ariketa hauek egiten laguntzeko ikasle laguntzaile batzuk izendatuko ditut (“ikasle – tutorea”). Ikasle hauetako bakoitza astero behin edo bitan errekuperazioa egin behar duen ikasle batekin elkartuko da honek dituen zalantzak argitzeko edo egin dituen ariketak zuzentzeko. Prozesu honetan nire laguntza edukiko dute. Astean behin atsedenaldietako egun bat adieraziko dut prozesua behatzeko eta laguntza emateko.

· “Ikasle – laguntzaileak” ez du derrigorrez izendatzea onartu behar, baina bere hartu-emana 0’5 puntu arte balora daiteke hurrengo ebaluaketako notan.

· Errekuperatu behar duten ikasleei zein “ikasle – laguntzaile” nahiago duen galdetuko diet kontuan hartzeko baina azken erabakia neuk hartuko dut.

· Hasiera batean “ikasle – laguntzailea” klase berekoa izatea nahiago dut baina, kopuru oso desberdina denez, behar izatekotan baten bat alboko klasekoa izan liteke. Beste aldetik, bakoitzak ikasle bakarra eramatea saiatuko da, baina salbuespen baten batean bi izan litezke.

· Aurrean esan dudanez, astean behin informatika gelan egongo naiz edozein gauza argitzeko eta laguntzeko.

(Matematika irakaslea)

En él, resumidamente, les digo dónde encontrar ejercicios para practicar de cara al examen de recuperación, les comunico las fechas de dicho examen (30 y 31 de enero) y les comunico que designaré (entre los voluntarios que haya) a un alumno/a - ayudante para acompañarle en ese proceso de recuperación. También determino que un día a la semana estaré con ellos en el recreo para supervisar que van cumpliendo el proceso.

Además de eso, en próximos días, recibiréis una hoja informativa detallada sobre la explicación de la evaluación negativa que ha obtenido el alumno/a. Esta, además, funcionará como un CONTRATO donde se indica el camino a seguir para la recuperación y donde también todas las partes implicadas (alumno/a, profesor y familia) nos comprometemos a cumplir nuestra parte correspondiente en el proceso.

Seguiré publicando más información al respecto.

No hay comentarios:

Publicar un comentario