jueves, 8 de octubre de 2009

Orientabideak azterketarako

Esan nuenez, hemen adierazten dizkizuet azterketarako aspekturik garrantzitsuenak:

  • Zenbakiak hurbildu esaten dizuten unitate ordenetara.
  • Nahiz bauketa nahiz biderketa trukatze propietatea eta elkartze propietatea dituztela jakin.
  • Banatze propietatea zer den jakin eta honekin ariketak egin.
  • Eragiketa nahasiak (parentesidunak eta guztiz) nola egiten diren eta idazkera zuzena egiten jakin.
  • Zatiketako “lege nagusia” jakin.
  • Lau eragiketa nagusiko buruketak ebazten jakin.
  • Berreketaren esanahaia. Kalkulatu.
  • Berreketaren atalen hiztegia.
  • Eragiketak berreketekin: biderkaketa parentesi artean berretzaile batera jasota; berdin baina zatiketa; oinarri berdineko berreketen biderketa; oinarri berdineko berreketen zatiketa; berreketaren berreketa.
  • Zenbaki erraldoiak era laburtuaz idatzi.

Badaezpada adibideren bat nahi baduzu, ondoren ematen dizkizuk batzuk:

1.- Biribildu hurengo zifrak ehunekoetara

a) 3825 b)76581 c) 36095 d) 831

2.- Ebatzi eragiketa hauek kalkuluak buruz eginez eta idazkera zainduz:

a) 4 · 3 + 5 - 2 · 4 =

b) 6 + 3 · 5 · (4 - 2) - 6 =

c) 16 - 4 + 8 - 3 · 5 + 6 =

d) 4· (3 + 5) - 2· 4 = e) 4 · (3 + 5) - (2 - 4) =

3.- Demagun liburu-denda batean 65na liburu dituzten 84 apal daudela. 584 liburu kentzen badira, zenbat geldituko dira apaletan?

4.- Demagun familia batek hilean 500 euro gastatzen dituela jana erosten, 350 euro janztekoa erosten, 250 euro etxeko gastuetan, eta 100 euro aisian. Gainerako dirua aurreztu egiten dute. Hilean 1300 euroko diru-sarrera dute. Urtean zenbat aurrezten dute?

5 .- Idatz itzazu berretura eran hurrengo biderkadurak:

a) 8 · 8 · 8 · 8 · 8 = b) 6 · 6 · 6 = c) 5 · 5 · 5 · 5 =

6.- Jarri esan nahi duena eta kalkulatu emaitza:

a) 72 = b) 25 = c) 53 = d) 18 =

7.- Idatzi era laburtuaz (notazio zientifikoa) hurrengo zenbaki erraldoiak:

a) 72500.0001000.000 = b) 9.0001000.000 = c) 3262000.0001000.000 =

8.- Sinplifikatu eta emaitza, erraza bada, kalkulatu:

a) 25 · 23 = b) (106 : 102) · 103 = c) (64 : 62) · 63 =

Beno, lagungarria izan espero dut. Agur.

No hay comentarios:

Publicar un comentario