miércoles, 28 de diciembre de 2016

Hirugarren buruketa

3. buruketa (85. orrialdeko 32)
Gozoki-denda batek hainbat poltsa gozoki hartu du. Poltsen bi bosten laranjazkoak dira; hiru hamarren, limoizkoak eta gainerakoak, marrubizkoak. 6 poltsa marubi zeuden. Zenbat poltsa izan dira guztira?
Hau, lehenengo eguneko bezalakoa da. Lehenengo eta behin, betikoa:
aztertu zenbat zati dauden. Gero, ba al dago zatiren bat beste baten zatia dena (atzokoa bezala)? Ala, badira hauek guztiaren zatiak? (Bereiztu ondo bi buruketa mota hauek, desberdinak dira eta).
Azken motakoa bada, bakarrik geratzen zaizu begiratzea zer zatiki den azken zatia (kantitatetan badakizu, 6 poltsa).

Amaieran bi datu horiek konparatu eta ...

No hay comentarios:

Publicar un comentario