Atzo zientziarako egun handia izan zen. Lehenengo aldiz gizakiak egindako tresna bat kometa baten gainean pausatu zen. Hurrengo loturan duzue egunkari baten berria:
BERRIA
Eta hemen duzu zeure koaderno digitalerako lehenengo lana. Espazio-zunda hain urrun da ezen seinaleak 28 minutu eta 20 segundo ematen duen Lurrera heltzen. Erradio uhinak argiaren abiadura dutenez (300000 km/s) jakina, kalkulatu zer distantziatara dago Rosetta espazio-zunda eta emaitza ikasi berria dugun erara jarri, zera da, hamarren berreketak erabiliz.
OHARRA: badakit berrian zer distantziatara dagoen esaten den, baina ez du balio kopiatzeak. Zer eragiketak egin dituzun adierazi beharko duzu.
jueves, 13 de noviembre de 2014
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario